Español |  English |  Français
 

AURKEZPENA

GRUPO TTT enpresaren hazkunderako aukera estrategiko gisa dibertsifikazioa aplikatzearen ondorioa da; taldeburua enpresa hau izan da:
Tratamientos Térmicos TTT, S.A.

Gaur egun sei negozio-unitate autonomo biltzen ditu; horiek zerbitzuak eskaintzen eta produktuak hornitzen dizkiete automobilgintza, aeronautika, makina-erreminta eta beste hainbat sektoreri. Lan-mota ugari egiten dituzte: ohiko tratamendutik eta estalduratik hasita, gainazal-ingenieritzako teknologiarik aurreratuenera arte.Planta

Alor horretan eta erabiltzen dituen teknologietan oinarrituta, GRUPO TTT taldeak PLANO BIDEZ ERAIKITAKO PIEZAK merkaturatzeko erronkari eusten dio.

Gainazaletako tratamenduak eta tratamendu termikoak azpikontratatzeko merkatu nazionalean aitzindari da, eta balio erantsirik handiena duten produktuak eta zerbitzuak nazioarteko merkatuan zabaltzeko fasean murgilduta dago. Hainbat erakunde publikok, Europako hainbat enpresa eta ikerketa-zentroekin batera, babestutako berrikuntza- eta garapen-proiektuetan parte hartzen du. Berritzeko joera etengabea da taldearen garapenean, eta negozio-unitate berriak sortzeko oinarri teknologikoa ere bada. Etorkizuna komunikazio-estrategietan eta taldearen giza baliabideen ustiapenean oinarritzen du; izan ere, horiek kalitatezko faktoreak dira balio-kateari dagozkion aurreko eta ondorengo estadioekiko elkarlanean, inguru industrialean, ingurumenean eta gizartean harmonikoki integratzeko ahaleginean, eta maila teknologikoa eguneratu eta berritzeko nahian.